Aranzadiko emakumeak: botanikako taldea

Aranzadi

Asteazkena, 2022eko martxoaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Denek botanika dute pasio, eta garaiko afizioa ofizio bilakatzeko egin dute lan. Oraindik erronka ugari daude aurretik, baina eurek egindako lorpenek botanika ogibide bihurtu dute departamenduko kideentzak.

Ia 20 urteko ibilbide profesionala dute euren bizkar, eta, batik bat, ibilbide horretan hiru lan ildo jorratu dituzte. Batetik, lan eskerga egin dute landare mehatxatuen kontserbazioan eta landarerik zaurgarrienen kontserbazioa bermatzea dute helburu. Bestetik, habitat eta ekosistemen jarraipena eta kudeaketa egiten dute. Hor egiten dituzte intereseko habitaten jarraipenak, hala nola, itsaslabarrenak, padurenak, larreenak eta sastrakadienak. Azkenik, hezkuntza eta dibulgazioa ere garrantzitsua da euren lanean, ingurumen kontzientzia sortzea helburu. Aipagarria da Oiangu Natur Eskola, Ordiziako haurrak natur ingurunean murgiltzeko proiektua, adibidez.

Hiru lerro aipatu arren, ezin konta ahala proiektu sortu eta egin dituzte sailean eta euren gogo eta kemenak erreferente bilakatzen ditu Aranzadirentzat, eta baita inguruko botanikarientzat ere.