Eraztuntze Bulegoa

Estatu mailako bulegorik zaharrena

Abian

Hegaztien eraztunketa eraztun metalikoaren bidez hegaztiak markatzeko erabiltzen den herraminta da. Hegazti bakoitzak bere kode alfanumeriko propioa dauka eta baita erremite edo posta kodea, Aranzadiren kasuan Aranzadi hitza erabiltzen da erremite gisa.

Eraztuna hanka batean jartzen da. Hegaztia berreskuratzen denean, jakingo dugu zein espezie den zehazki, non eta noiz eraztuna jarri zitzaion eta beraz, datu horien bidez, biziraupena, leku batean emandako denbora, mugimenduak, pisua irabazi edo galdu duen, morfologia, lumajea edo baldintzaren ezaugarriren bat aldatu duen, besteak beste, kalkulatu ahal izango dugu.

Aranzadiko Eraztuntze Bulegoa dekanoa da estatu mailan hegaztiei eraztunak jartzen. 1949an sortua, gaur egun 200.000 eraztun baino gehiago kudeatzen ditu Espainia osoan.

Ofizialki atxikia eta aitortua dago EURINGen eta Espainiako Hegaztien Eraztun Zientifikorako Arau Teknikoetan.

Eraztuna duen hegazti bat topatu duzu?

Eraztuna duen hegazti bat topatu baduzu (bizirik edo hilik), jar zaitez gurekin harremanetan.

Koloretako eraztuna edo marka

Aranzadirekin eraztundu nahi duzu?

Gure bulegoan eraztundu nahi baduzu, gure araudia ezagutu behar duzu.

Aranzadiko eraztunzailea zara? hauek dira zure dokumentuak:

Eraztuntzeko baimenak:

Eraztun zerrenda:

Eraztuntze ezberdinen datuen bidalketa:

Hegaztien izendapena:

Gaur egun, Aranzadiko Eraztuntze Bulegoak, erreferentziazko taxonomia gisa, «International Ornithological Congress» delakoak iradokitakoa erabiltzen du.

EMAN eta EMAI programak:

Eraztunle izateko azterketa:

Eraztunketa gidaliburuak:

Proiektu hau babestu nahi dut

Zure laguntzak gure gizartea eta ingurune naturala aurrera egiten duten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera ematen digu.